Lasterkari eta saharar herriaren lagun estimatuok:

Garesko Errege Eguneko Krosaren antolatzaileok –Garesko Udalarekin batera– etsipenez hartu behar izan dugu 2021eko urtarrilaren 6ko lasterketa herrikoiaren 7. edizioa bertan behera uzteko erabakia.

Saharako herria egoera kritikoan dago. Urte askotako su-etenaren ondoren, Maroko legez kanpo sartu da Mendebaldeko Saharan, 1991ko bake akordioak urratuz eta gatazka belikoa berriro irekiz.

45 urte errefuxiatuen kanpamentuetan, erbestean, Argeliako “hamada”ko lekurik latzenean igaro ondoren, eta inoiz iristen ez den etxera itzuli ahal izateko erreferendum baten zain denbora luzez egon ondoren, bide horretatik jotzea baino ez dute izan.

Lasterketari erreparatuz, krosa bertan behera uzteko arrazoiak argiak dira. Ez dakigu zehazki zein izanen den urte hasieran koronabirusaren pandemiak eragindako egoera, baina ziur gaude gure lasterketa ezin izanen dela normaltasunez ospatu, gutxiago oraindik beti izan duen festa giroaz.

Hori dela eta, Garesko Udalak urtero krosa egiteko erabiltzen duen diru-partida ANARASDeko proiektu bati eman dio, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan haurrentzako esnea erosteko.

Ekimen horrekin bat eginez, krosaren antolatzaileok kontu zenbaki hau ere utzi nahi dugu: IBAN ES87 3008 0014 2741 1256 2212 eta garestarrak animatu nahi ditugu, nork ahal duen neurrian ekarpen bat egin dezan. Bildutako dirua, urtero bezala, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan hezkuntza eta osasun proiektuetan lan egiten duen ANARASD GKEra joanen da.

Ez dugu agur esan nahi Garesko enpresa, saltoki eta ostalari guztiei eskerrak eman gabe; izan ere, urte hauetan izan duten laguntza desinteresatuari esker, kirol-ekitaldi solidario hau arrakasta handiz aurrera ateratzea ahalbidetu dute.

Orain, guri dagokigu jasotako konfiantza itzultzea eta, horregatik, antolatzaileok Garesko herritar guztiak animatzen zaituztegu gure herrian, tokiko denda hurbiletan kontsumitzera.

Sahara libre!
Sahara Askatu!

 

Estimad@s corredor@s y amigos del pueblo Saharaui.

La organización del Cross de Reyes de Puente la Reina – Gares, junto con el Ayuntamiento de Puente la Reina- Gares, lamenta tener que tomar la decisión de cancelar la celebración de la carrera popular en su 7º edición, prevista para el 6 de Enero 2021.

El pueblo Saharaui está viviendo una situación crítica. Tras muchos años de tregua, Marruecos ha entrado de manera ilegal en el Sáhara Occidental, vulnerando así los acuerdos de paz de 1991 y reabriendo el conflicto bélico.

Tras pasar 45 años en el exilio en campamentos de refugiados, en lo más inhóspito de la hamada Argelina, y tras esperar durante demasiado tiempo a un referéndum que nunca llega para regresar a sus casas, no les ha quedado otra opción que emprender esta ruta.

Centrándonos en la carrera, los motivos por los que nos hemos visto obligados a suspender el cross son claros. No sabemos exactamente cuál será la situación provocada por la pandemia del coronavirus a principios de año, pero tenemos la certeza de que nuestra carrera no podrá celebrarse con normalidad y mucho menos rodeada del ambiente festivo que merece y que siempre la ha caracterizado.

En previsión de ello, la partida que anualmente el Ayuntamiento de Puente la Reina – Gares destina a la celebración del Cross, ha sido asignada a un proyector de ANARASD para la compra de leche infantil en los campamentos de refugiados Saharauis.

Sumándonos a esta iniciativa, desde la organización del cross, también queremos dejar el número de cuenta: IBAN ES87 3008 0014 2741 1256 2212 animándoos a hacer también una aportación en la medida que cada uno/a pueda. Lo recaudado irá íntegramente como todos los años a la ONG ANARASD que trabaja en proyectos de educación y sanidad, en los campamentos de refugiados Saharauis.

No queremos despedirnos sin dar las gracias a todas las empresas, comercios y hosteleros de Puente la Reina Gares, que gracias a su apoyo desinteresado durante estos años han hecho posible que este evento deportivo y solidario salga adelante con gran éxito.

Ahora nos toca a nosotras devolverles la confianza recibida y es por eso que desde la organización animamos a todas y todos los vecinos de Gares, a consumir de manera cercana en nuestro pueblo.

Por un Sahara libre Sáhara
Sahara Askatu!